2025/09/26 11:00 - 20:00

Bisita gidatua

Laboratorium Museoaren 10. urteurrenaren ospakizuna

Laboratorium Museoaren 10. urteurrenaren ospakizuna
Laboratorium, Bergara

Laboratorium Museoaren 10. urteurrena ospatuko dute eta honako egitaraua antolatu dute:

  • Museoko doako bisita gidatuak, 45 minutukoak: euskaraz, 11:00; 13:00, 17:00, 19:00 // gaztelaniaz, 12:00, 16:00, 18:00, 19:00.
  • Ume eta gazteendako jarduerak. 17:30 eta 18:30 Gamer txokoa (60 minutu). Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa.
  • 17:30 Ikuskizun zientifikoa (60 minutu). Euskaraz. Publiko orokorra. Ez da izena eman behar.
  • 19:30-21:30 Txantona Garrote DJ. Ainhoa eta Ander bergararrek Txanton(a) Garrote eszenatokira igo zen momentuan inspiratutako musika sesioa eskainiko dute, museoa eta zientzia herrira gerturatzeko. Rocketik jazzera, souletik eta funketik igarotako erritmoekin, nahasketa paregabe batekin girotuko dute Errekalde parkea.
  • 21:30 Wasabi Produccions-ek museoaren 10. urteurrenerako sortutako bideo-mapping ikuskizuna.
  • 21:50 Geure(R)a dantza bertikaleko ikuskizuna, Harrobi Dantza Bertikala konpainiaren eskutik. Naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen du. Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martinez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia.
  • 22:20 Wasabi Produccions-ek sortutako bideo mapping-aren bigarren emanaldia
  • 22:30-23:15 Txantona Garrote DJ. Egun berezi honen itxiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak