Gogotsu ekin diote ikasturte berriari: "Abuztua amaitzear dago eta motorrak berotzen gabiltza San Joxepe elkartean iraileko egitarauari begira. Hegaluzearen kanpaina dela eta, omenalditxo bat egitea pentsatu zuten AGIJUPENS Federazioko arduradunek euskal sukaldaritzan hain preziatuak diren osagarriei".
Marmitako lehiaketaren finala irailaren 12an izango dute San Joxepe elkartearen egoitzan. Debagoieneko ordezkariak izendatu beharko dituzte aurretik, irailaren 4rako antolatzen ari diren ekitaldian. San Joxepe elkartearen egoitzan ospatuko dira bi ekitaldiak aurten, 11:00etatik aurrera. Irailaren 12ko lehiaketan Gipuzkoako eskualde ezberdinetako garaileak agertuko dira San Joxepeko egoitzan, Gipuzkoako txapela eskuratzeko asmoarekin. Zortzi zentro aurreikusten dituzte gehienez ekitaldi horretarako.