Ligako bigarren bandera lortu du Nerea Agirrezabal kide den traineruak, estropada bikaina eginda. 10.39,76ko denbora egin du Tolosaldeak eta Donostia Arraun Lagunak taldeari 2,48 aterata.
Atzo, zapatua,,Ondarroan egindako estropadan bigarren geratu zen Tolosaldea. Donostia Arraun Lagunak taldeak azken metroetan aurrea hartu zion eta irabazi 44 ehunenekorengatik. Gaur atzoko arantza atera du.
Getariako bandera irabazita Euskotren Ligako bigarren postua lortu du Agirrezabalek eta haren kideek. Izan ere, Oriorekin berdinduta bukatu dute liga, 105 punturekin eta bi banderarekin, eta, azken estropadan egindakoa izan da baliagarria berdinketa hausteko.