Martiritxoren jaitsierarekin ekingo diete ekitaldiei eta azken urteetan legez, eta mozorrotutako bizikleta martxa izango dute egubakoitzean bertan. Horrez gain, kontzertuak, bazkaria, kalejirak eta umeentzat hainbat kontu izango dituzte hiru egunetan. Hona hemen egitaraua:
Abuztuaren 29a, ostirala
- 18:00 Martiritxoren jaitsiera.
- 18:30 Mozorrotuta bizikleta martxa Soraluzera.
- 21:30 Hainbat talderen musika emanaldiak: Azkaiter Pelox; Amustei; eta Goma 2.
Abuztuak 30, zapatua
- 11:00 Sukaldaritza lehiaketa.
- 15:00 Herri bazkaria.
- 17:00 Bazkalostea girotzeko bingo musikatua. Ondoren, mozorro eta sukaldaritza lehiaketen sari-banaketa.
- 19:30 Fanfarreak girotutako kalejira.
- 23:00 Erromeria Laket taldearekin.
- 02:00 DJ Arno.
Abuztuak 31, domeka
- Eguerdian salda (Germanian eta txosnan) eta karitate banaketa.
- 13:00 Euskal dantzen emanaldia.
- 17:30 Haurrentzako puzgarriak.
- 20:00 Martiritxoren igoera eta kofraixen amaiera.