Asier Altunaren 'Karmele' filmaren teaserra, ikusgai

Mireia Bikuña 2025ko abu. 7a, 12:13

Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarritutako Karmele fikziozko film luzearen lehen irudiak zabaldu dituzte.  Jone Lazpiur eta Eneko Sagardoy protagonista dituen filma urriaren 10ean estreinatuko dute zinema-aretoetan.

30eko hamarkada amaieran Frantzian erbesteratuta dagoen erizain euskaldun bat da Karmele Urresti –Jone Laspiur aktoreak gorpuzten du–. Txomin Letamendi tronpeta-jole birtuosoa ezagutuko du Frantzian – filmean Eneko Sagardoy aktoreak interpretatuko du–. Maitasun eta konpromiso politikoko istorio bat bizi izango du bikoteak askotariko herrialdeetan bizi ondoren; Parisen, Caracasen eta Euskal Herrian, besteak beste. Familia bat osatuko dute elkarrekin, elkarrenganako konplizitate osoarekin, harik eta bi aukeraren artean erabaki behar duten momentua heltzen den arte: familia edo ideiekiko fideltasuna. 

Aktoreak

Jone Laspiur (Ane, Maixabel, Akelarre) eta Eneko Sagardoy (Handia, Irati, Patria) dira filmeko protagonista nagusiak eta talde artistikoan daude ibilbide luzea duten aktore gehiago; esaterako, Nagore Aranburu (Irati, Querer) eta Javier Barandiaran (Maixabel), Karmeleren gurasoen papera egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak