Organo kontzertua San Pedron, Musika Hamabostaldiaren baitan

Mireia Bikuña 2025eko abuztuaren 7a

Aitor Olea organistak eta Bergarako parrokia-abesbatzak parte hartuko dute emanaldian. Euskaldun musikarien organo konposizio hautaketa bat eskainiko dute abuztuaren 10ean, 18:00etan.

Donostiako Musika Hamabostaldiak geldialdi egingo du Bergaran, domekan. Aitor Oleak Stoltz-Freres organoarekin musikatuko du emanaldia, eta bidelagun izango ditu Bergarako parrokia-abesbatzako kideak, Rosa Narbaizak gidatuta. Emanaldiaren lehen hiru piezak elkarrekin interpretatuko dituzte.  Beste seietan, organo doinuak izango dira protagonista.

Guztira, bederatzi pieza eskainiko dituzte. Guztiak, euskal musikarienak: Juan Bautista Elustiza, Eustaquio Azkarate-Askasua, Miguel Gonzalez, Victoriano Balerdi, Jose Maria Usandizaga, Ignacio Mokoroa, Luis Urteaga, Francisco Madina eta Jesus Guridi, hain justu ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak