Andoni Calbano, Espainiako txapeldun

Mireia Bikuña 2025eko abuztuaren 3a

Bergarako korrikalaria azkarrena izan da 200 metroko proban, 20.41eko denborarekin. Alegia, Euskadiko errekor berria distantzia horretan. Hautagai nagusi Jaime Sanchoren aurretik sartu da helmugan Calbano.

Era berean, aire zabaleko Espainiako txapelketan parte hartu du Eneko Carrascalek, salto hirukoitzean. Laugarren lekuan bukatu du, 16,16ko salto onena eginda. Jordan Alejandro Díaz Fortun izan da onena, 17,17ko saltoarekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak