Ane Alberdik bere marka pertsonala hobetu du 50 metro tximeletan

Mireia Bikuña 2025eko uztailaren 29a

Castellon jokatutako junior mailako Espainiako txapelketan 28,96ko denbora egin zuen, eta hamahirugarren postuan sailkatu zen.

 

Gainera, igerilari bergararrak beste hiru probatan, emaitza onak lortuz: hamalaugarren postua 50 metro librean, hamazortzigarrena 50 bizkar proban, eta hogeigarren postua 100 bizkar proban.

Master txapelketa

Bestalde,  uztail hasieran jokatu zen Espainiako Master txapelketa Las Palmasen, 50 metroko igerilekuan. Bergara Igeriketa taldeko kide Kepa Irizarrek brontzeko domina lortu zuen, 200 metro estilotako proban.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak