Marrazki eta patata-tortilla lehiaketak Boluko Santa Ana jaien baitan

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko uzt. 26a, 13:34

Asteburu luzea izaten ari dira Bolua auzoan, Santa Ana jaietako egitarau zabalarekin. Gaur, zapatua, marrazki lehiaketarekin hasi dute eguna eta patata-tortilla lehiaketa ere egin dute. Sariak banatu ostean, antzar-jolasaren txanda izan da haurrentzat.

Marrazki lehiaketari dagokionez, honako hauek izan dira saridunak. 12-14 urte artekoetan, Elene Contreras; 8-11 urte artekoetan, Uxue Gonzalez; eta 4-7 urte artekoetan, Elene Igartua. Azken honen lana, gainera, datorren urteko kartela egiteko baliatuko dute. 

Patata-tortilla lehiaketa, aldiz, Javi eta Aner Arrondok irabazi dute. Ostean, bazkari herrikoia egingo dute eta arratsaldeko hitzordu nagusia mozorro-desfilea izango da. Aurtengo gaia Hawaii da eta dagoeneko hasi dira inguruak atontzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak