Garai bateko musika amerikarrak badu publikoa Bergaran

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko uzt. 26a, 12:32

Atsegina izan zen Al Dual musikari murtziarrak atzo bere taldearekin Espoloian egindako emanaldia. 50eko eta 60ko hamarkadetako musika amerikarra eskaini zuten eta egon zen dantzan hasi zenik ere. 

Giro polita sortu zuten atzo Bergarako Espoloian Al Dual-en rockabilly doinuek. Jendea pilatu zen agertoki aurrean eta denetariko aukerak izan ziren. Egon zen emanaldia eserita jarraitu zuenik, baina egon zen baita ere zutik –batzuek dantzan– jarraitu zuenik ere. Musika dantzagarria egiten du Al Dual –Alfonso Jose Martinez Martinez– Murtziako musikariak. Rock-and-roll klasikoaren maisutzat ezagutzen dute askok eta gustuko du egiten duen hori. Nabaritu egiten da. Taldekideen laguntzarekin giro atsegin eta dantzagarria jarri zuen Espoloian.

Kuriositate modura esan, taldekideen artean zela 1923tik 1930era Bergarako alkate izandako Angel Mugicaren birbiloba, Alfonso Mugica. Berak jakinarazi zuen mikrofonotik: "Nire birraitona herri honetako alkate izan zen. Ez dakit zer egin zuen alkate izan zen urteetan [Barre], baina horrela esan digute beti etxean".  Txapela beltza duen baxu-jotzailea da bera. 

Al Dual eta bere taldearen emanaldiarekin itxi da Bergarako Udalak eta Gaztelupeko Hotsak-ek elkarlanean antolatu duten 25. Berumuga musika jaialdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak