Pilota partidekin hasi dituzte Santiago jaiak Bergarako Basalgo auzoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko uztailaren 25a

Txupina jaurtitzea izan da lehenengo egitekoa, eta 12:00etan hasi dira partidak auzoko frontoian. Auzo bazkarian elkartuko dira auzotarrak, 14:30ean.

Bergarako pilota eskolako jokalari gazteak –bergararrak eta elgetarrak– lanean ikusteko aukera izan da Basalgo auzoko jaietan. Santiago jaiak ospatzen ari dira eguerditik eta auzotarrak ez ezik jokalarien gertukoak ere bertaratu dira.

Partidak martxan ziren bitartean jatekoa eta edatekoa banatu dituzte auzotarrek. Pintxoak, salda, haragi egosia, sagardoa... Ia denetik.

Auzo bazkaria egingo dute, 14:30ean. Mezarik ez da izango, baina ermita zabalik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak