Ordutegi berezia izango dute abuztuan udal zerbitzu nagusiek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko uztailaren 23a

Bergarako udaletxea, artxiboko argazki batean.

Abuztuko oporraldiak eragina izango du udal zerbitzu nagusietan, eta gehienek ordutegi berezia izango dute. 

Abuztuan honako ordutegi hau izango dute udal zerbitzu nagusiek: Udaltzaingoa egunero lanean, 06:00etatik 22:00etara; BAZ zerbitzua, astelehenetik egubakoitzera, 07:30etik 14:30era; Agorrosin, egunero zabalik, 09:00etatik 20:55era; Labegaraietako kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 4tik 18ra, eta zabalik dagoenean astelehenetik zapatura 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da ordutegia, eta domeka zein jaiegunetan 10:00etatik 13:00etara; Laboratorium zabalik egongo da astelehenetik zapatura 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta domeka zein jaiegunetan 10:00etatik 13:00etara; udal artxiboa astelehenetik egubakoitzera egongo da zabalik, 08:00etatik 15:00etara; azkenik, liburutegia itxita egongo da hilaren 9tik 22ra, eta zabalik dagoenean 08:30etik 13:30era izango da ordutegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak