Auzoetako jaiak izango dira protagonista Bergaran uda sasoian. Asteburu honetan hasita, guztira Bergarako lau auzotan ospatuko dituzte jaiak datozen hilabeteetan. Honako hauek dira jaietako egitarauak:
Santa Ana jaiak Boluan
Uztailak 24, eguena
- 16:30. Xake lehiaketa.
- 19:00. Poteo herrikoia auzoan.
- 19:30. Erraldoi eta buruhandiak auzoan.
- 20:00. Jaiei hasiera emateko, Santanatxoren jaitsiera.
- 20:30-22:00. Haurren karaokea.
- 22:30. Helduen karaokea.
Uztailak 25, egubakoitza
- 10:00. Mendi ibilaldia Ugarrixara.
- 12:00. Altxorraren bila Santa Anan.
- 16:00. Mus txapelketa.
- 18:00. Txikiendako eskulanak Bolua kalean.
- 21:00. Solomo pintxoak egongo dira salgai, bi eurotan.
- 21:30-01:00. Aizkora Rekords, Leftovers eta Low Cost Deluxe taldeen kontzertuak.
Uztailak 26, zapatua
- 10:30. Marrazki lehiaketa Beart parean.
- 12:00. Patata-tortilla lehiaketa.
- 12:00. Antzar jolasa Txamonix atzean.
- 13:00. Kantu poteoa.
- 15:00. Bazkari herrikoia, Eruan-en eskutik.
- 16:30. Bingo musikatua.
- 16:30. Doka.
- 18:00. Txikiendako eskulanak Bolua kalean.
- 19:00. DJ Tillaren emanaldia.
- 19:30. Mozorro desfilea.
Uztailak 27, domeka
- 11:00. Pilota partidua.
- 11:30-13:30. Puzgarriak.
- 13:30. Txorizo eta gazta pintxoen banaketa.
- 13:30. Apar-festa.
- 13:00-15:00. Dantzaldia.
- 16:00. Txiki chef lehiaketa.
- 18:00-20:00. Puzgarriak.
- 18:00. Boxeo erakusketa frontoian.
- 20:00. Musika.
- 21:00. Saltxitxak egongo dira salgai, lau eurotan.
- 22:00. Santanatxoren igoera eta jaien amaiera Boluko Zelaia martxarekin girotuta.
Santiago jaiak Basalgon
Uztailak 25, egubakoitza
- 11:45. Txupinazoa eta txistulariak.
- 12:00. Pilota partiduak.
- 13:00. Luntxa.
- 14:30. Auzo bazkaria.
Egun osoa musikaz girotuta egongo da. Mezarik ez da izango, baina ermita zabalik egongo da.
Sanbartolomeak Zabaletan
Abuztuak 24, domeka
- Eguerdian luntxa.
- Ostean, bazkari herrikoia.
- Miren eta Arkaitzen eskutik erromeria.
- Ostean, bolo txapelketa.
Kofraixak Osintxun
Abuztuak 29, egubakoitza
- 18:00. Martiritxoren jaitsiera.
- 18:30. Bizikleta martxa Soraluzera, mozorrotuta.
- 21:30. Azkaiter Pelox, Amustei eta Goma 2 taldeen kontzertuak.
Abuztuak 30, zapatua
- 11:00. Sukaldaritza lehiaketa.
- 15:00. Herri bazkaria.
- 17:00. Bingo musikatua.
- 19:30. Fanfarreak girotutako kalejira.
- 23:00. Laket taldearen erromeria.
- 02:00. DJ Arnoren emanaldia.
Abuztuak 31, domeka
- Eguerdian, salda eta karitate banaketa.
- 13:00. Euskal dantzen emanaldia.
- 17:30. Haurrentzako puzgarriak.
- 20:00. Martiritxoren igoera eta kofraixen amaiera.