Ertzaintzak baieztatu duen moduan, hiru edukiontzi erre zituzten atzo gauean Bergaran. Bi San Antonio kaleko farmazia parean –23:00etan– eta beste bat Mintegi kalean, Espoloian –23:30ean. Suhiltzaileak joan ziren kale bietara eta bietako suak itzali zituzten. Udaltzaingoak goizean baieztatu du gertatutakoa.