Arrazakeriaren aurrean antolatzeko eskatu dute Bergaran

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko uztailaren 19a

Atzo iluntzean Bergaran egindako elkarretaratzea.

"Bergaran, arrazakeriaren aurka antolatu. Morofobiarik ez" eskatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Bergarako San Martin plazan. Euskal Herrian zein Espainian azken asteotan izandako eraso arrazisten testuinguruan zeuden deituta elkarretaratzeak hainbat herritan.

Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Bergaran ere "arrazakeriaren aurka antolatzeko" eskatu zuten atzo iluntzean egindako elkarretaratzean, "morofobiarik ez" gaineratuz. 19:00etan egin zuten elkarretaratzea San Martin plazan eta hainbat herritarrek egin zuten bat deialdiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak