Gaztetxoendako xake txapelketa Boluko Santa Ana jaien barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko uzt. 17a, 12:49

Gaztetxoak xakean, Zabalotegiko lokalean. Argazkia: Bergarako Xake Eskola.

Bergarako Xake Eskolak txapelketa antolatu du gaztetxoei begira. Uztailaren 24an jokatuko da txapelketa. Izena eman behar da uztailaren 22rako, telefono-zenbaki hauetako batera Whatsapp mezua bidalita: 671 84 15 63 edo 618 41 76 25.

Bergarako Xake Eskolak txapelketa antolatu du uztailaren 24tik 27ra ospatuko diren Boluko Santa Ana jaietarako. 2007tik aurrera jaiotako neska-mutikoei zuzendua, ez dago federatuta egon beharrik parte hartzeko. Boluko Txamonis ondoan jokatuko da txapelketa, hilaren 24an, 16:30ean; hamar minutuko partiduak izango dira, sistema suitzarrean oinarrituta. Partaide guztientzat egongo dira sariak. Bergarako jokalariez gain, ondoko herrietako neska-mutiko batzuek ere eman dute izena dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak