Bergarako musika bandak, hitzordu bikoitza asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko uzt. 17a, 12:41

Bergarako musika banda kalejiran, artxiboko argazki batean.

Bergarako musika bandak bi kontzertu emango ditu asteburuan. Zapatuan, hilak 19, Antzuolako jaien barruan joko dute eta domekan, hilak 20, udal pilotalekuan emango dute kontzertua. Bi emanaldien aurretik kalejiran irtengo dira musikariak. 

Musika bandak bi kontzertu emango ditu asteburuan. Bihar, Antzuolako jaien barruan, Zurrategiko kioskoan joko dute (12:30); 11:30ean, kalejira egingo dute. Domekan, Santa Marina Eguneko kontzertua emango dute, frontoian (12:30); 11:30ean kalejiran irtengo dira. Honako hau izango da egitaraua: Azkueri pasodoblea, Resurreccion Maria Azkue musikologoaren doinuekin, Enrike Txurrukak moldatua; Los Euskaros, Torre Muzkizena; Fanfare and Jubilation, Naoya Wada japoniarrarena; Indiana Jones filmerako John Williamsek egindako soinu-banda; eta, azkenik, Alvan, Victoriano Valencia kolonbiarraren pieza. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak