Pol-Poleko beteranoak, Enkarterrietan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko uzt. 14a, 17:57

Pol-Poleko beteranoen taldea, atzo, Karrantzan. Argazkia: Pol-Pol Mendizale Taldea.

Pol-Poleko beteranoek antolatuta, 50 bat lagun elkartu ziren hilaren 13an Enkarterrietatik ia 14 kilometroko mendi irteera egiteko. "Eguraldi lainotua egin zuen, ezin hobea mendirako. Autobus bat bete ohi dugu gutxienez hilean behin; lasai joaten gara mendian, edozeinendako moduan", adierazi dute. Hurrengo irteera Errioxa eta Soria aldera egingo dute beteranoek, irailaren 13tik 16ra.

Atzoko irteeran parte hartu zuen Aitor Erañaren arabera, "osasuntsu" dago beteranoen taldea: "Taldea osasuntsu dago, jende berria ere batu da eta. Gazte taldearekin halakoak antolatzen saiatu izan gara baina ezinezkoa da. Gazteak euren kabuz antolatzen dira, ez taldean". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak