Nerea Agirrezabal garaile Fabrika Banderan, Tolosaldearekin

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko uzt. 14a, 15:09

Nerea Agirrezabal, eskuinean, Fabrika Bandera astintzen. Irudia: Ataria.

Euskotren Ligako hirugarren estropada, Fabrika Bandera, jokatu zen zapatuan, uztailaren 12an, eta bergararra arraunlari den taldeak eskuratu zuen garaipena.

Tolosaldeako partaide da Nerea Agirrezabal bergararra, eta garaipen historikoa erdietsi du traineruak: Donostian jokatutako IX. Fabrika Banderan garaipena lortu du, eta, hala, lehendabiziko aldiz irabazi du bandera Euskotren Ligan. Era horretan, gaur-gaurkoz, hirugarren da liga horretako sailkapenean, 24 punturekin; aurretik, berriz, Arraun Lagunak (30 puntu) eta Orio (28 puntu) ditu taldeak.

Irudia: Ataria.

Nerea Perezek, Tolosaldeako patroiak, Ataria-ri adierazi dionez, estropada "oso gogorra" izan zen zapatukoa, Oriorekin aritu baitziren batik bat lehian, "lehendabizi batek olatu bat hartu eta ondoren besteak"; hala ere, "zortea" izan zutela azpimarratu du; azkenean, bi segundoko aldea atera zieten oriotarrei.

Asteburuan, gehiago

Datorren asteburuan hurrengo bi banderak izango dituzte jokoan: zapatuan, II. Gertu Eraikuntzak Bandera izango da jokoan Pasai Donibanen, eta domekan, berriz, Orio Kanpina XIII. Bandera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak