Aliritzi taldeak eta toka jokoak animatu dute San Kristobal ermitapea

Naia Laka Arrizubieta 2025ko uzt. 13a, 16:36

Aldaiegia auzoko San Kristobal ermitan mezarik izan ez bada ere, jana, edana eta musika ez dira falta izan eguna alaitzeko. Aliritzi taldearen kantuek lagunduta, toka jokoak entretenitu ditu bertaratu direnak.

Aldaiegia auzoan San Kristobal jaiez gozatzen jarraitzen dute. Gaurkoan ere, santuaren eguna izanda, izan dituzte jarduerak. Meza santuarekin hasi behar zuten eguna, baina apaiz faltan mezarik gabe hasi dituzte ospakizunak. Ermitaren pean jendea batzen joan da goizak aurrera egin ahala, Aliritzi taldearen doinuek lagunduta, luntxa izan dute.

Bertako plazatxoan azken 15 urteetako jaietako kartelen erakusketa ere ikusgai izan dute, urtero auzotar baten karikaturan oinarritutako irudia izaten du kartelak, eta hurrengo urtean nori tokatuko zaion ere egingo dute aukeraketa. Eguerdiari bizitasuna emateko, toka jokoaren txapelketa jokatu dute, eta auzotar askok hartu dute parte. Berdinketa paren baten ondotik, Dibi Garitaonandia izan da garaile.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak