Maddi Barrokal bergararrak bere palmaresean gehitu du aurtengo San Ferminetako Binakako Txapelketako garaipena, txapela jantzi baitu Mujikarekin batera Infanteri eta Arrastiari 22-9 irabazita. Ados Pilota Elkarteak adierazi du bikote gorria izan dela hasieratik nagusi, eta "Maddiren abiadura eta Mujikaren sendotasuna" erabakigarriak izan direla txapela janzteko.