Eguzki-plakak instalatzen hasi dira San Martin Agirre ikastetxeko teilatuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko uzt. 10a, 14:48

Eguzki-plakak instalatzen San Martin Agirre ikastetxean. Irudia: Berener.

Berener-ek, Bergarako energia berriztagarrien komunitateak, bazkidetza kanpaina martxan du uztailean, eta kooperatibara batzeko dei egin diete herritarrei.

Eguzki-plakak instalatzen hasi dira Bergarako San Martin Agirre ikastetxeko teilatuan, Berener-ek jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, Alet Taldea ari da zeregin horretan, eta ikasturte hasierarako lanak amaituta egotea da aurreikuspena. Era horretan, Bergarako energia berriztagarrien komunitateak espero du instalazioa gai izatea herriko berrehun etxe edota lokaletarako argindarra sortzeko.

Lanek iraun artean martxan da bazkidetza kanpaina, eta "energia burujabetzaren bidean eta trantsizio sozioekologikoan eragin nahi duten herritarrei" dei egin die "kooperatiban elkartzera, bazkidetzera eta horrelako proiektuak sustatzera, horien erabiltzaile bihurtzeko". Horretarako lehendabiziko urratsa bazkide izatea da: "Kontsumo-puntua (etxea, lokala...) instalazio horretatik bost kilometrotako erradioan baldin badago, eskubidea izango dute hornituak izateko".

Dirulaguntza jasota 

Azaldu dutenez, Europa Next Generationeko Energiaren Euskal Erakundeak kudeatutako 83.399,80 euroko dirulaguntza jaso du Berenerrek instalazioa egiteko, eta horri esker 99,88 kilowatteko potentzia duen instalazioa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak