Hamabost topaketa hiru kirol modalitatetan, Emakumeok Mugimenduan programan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko uzt. 10a, 11:56

Ikasturtean zehar eginiko eskalada topaketetako bat. Irudia: Bergarako Udala.

Bergarako Udalak asmo izan du ikasturtean zehar "emakumeen kirola ikusaraztea, parte-hartzea sustatzea eta emakumeen sareak sortzea kirolaren bidez", eta balorazio "positiboa" egin du.

Emakumeok Mugimenduan programak lehendabiziko aldia izan du aurten, eta hamabost topaketa egin dituzte, bosna saio hiru kirol modalitatetan: trail running, Hankaluze elkartearekin elkarlanean, Maria Sanchezen eskutik; eskalada, Pol-Pol elkartearekin, Maddi Mujika eta Jone Agirrezabalekin; eta txirrindularitza, Lokatza elkartearekin, Nerea Osa gidari. "Topaketa hauek Bergarako eta inguruko emakumeentzako espazio seguru eta lagunkoiak izan dira, kirola egiteko eta esperientziak elkarrekin partekatzeko. Saio bakoitza gidari profesionalek dinamizatu dute, parte-hartzaileen gaitasun eta erritmoetara egokituz".

Udalak emandako datuen arabera, 150 emakumek baino gehiago hartu dute parte programan, "adin eta esperientzia maila ezberdinetakoak, eta elkar ezagutzeko, elkarrekin indartzeko eta komunitatea sortzeko aukera izan dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak