Maddi Barrokal San Ferminetako finalean, egubakoitzean

Xabier Urtzelai 2025ko uzt. 10a, 09:25

San Ferminetako torneoko aurkezpen ekitaldiko irudia.

Adoseko Binakako San Fermin Txapelketako finalak jokatuko dituzte egubakoitz goizean Iruñean (11:30, Labrit), eta finalera sailkatutako pilotarietako bat da Maddi Barrokal. Atzo, berriz, Lesakan galduta finaletik kanpo geratu da Leire Galeano antzuolarra.

Egubakoitzeko finalean Bergarako aurrelariak Maite Ruiz de Larramendirekin osatuko du bikotea, eta aurrean izango dituzte finalerako txartela atzo, eguaztena, Lesakan eskuratu zuten Ainhoa Ruiz de Infante eta Amaia Arrastia. Hain zuzen, bikote hori finalera sailkatu ahal izateko beste debagoiendar bat utzi dute kanpoan, Leire Galeano antzuolarra. Izan ere, Lesakan Ruiz de Infante eta Arrastia 22-12 nagusitu ziren Galeanoren eta Iera Agirreren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak