Merkealdien azoka eta udako zozketako sarien banaketa, Bedelkarren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko uzt. 5a, 17:49

Ekaineko zozketako irabazleak gaur, Irala kalean. Argazkia: Bedelkar.

Bergarako Bedelkar merkatari elkarteak merkealdien azoka egin du gaur goizean, Irala kalean. "Giro polita izan dugu, herritarrak gerturatu dira. Gustura egon gara", adierazi dute.

Honako zazpi denda hauek hartu dute parte gaurko azoka berezian: Anezka, Igartza, Joka, Jolas, Savile, Zubikua eta Lazkano. Azoka horretako erosketa bakoitzeko 2,5 euroko bonua jaso dute herritarrek, elkarteko tabernetan trukatzeko. 100 euroko hamabost sari ere banatu dituzte, eta argazkia atera dute amaieran.

Honako herritar hauek izan dira sarituak udako zozketan: Nora Berecibar, Jose Manuel Zulueta, Iñaki Zengotita, Arantza Intxausti, Janire Jimenez, Juan Castro, Izaskun Labaien, Tim Johnson, Sara Beristain, Mikel Gomez, Belen Pinilla, Ariane Familiar, Jokin Letona, Margari Imaz eta Aroa Elortza. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak