'Bertatik Bertara' kanpainarekin bat egin du Bergarako Udalak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko uzt. 3a, 14:27

'Bertatik Bertara' kanpainako manteltxoa.

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bultzatutako egitasmo bat da, batik bat, ostalariei zuzendutakoa; hala, Udalak batzeko deia egin die. 

Bertatik Bertara kanpainarekin bat egin du Bergarako Udalak, Bergara joaten diren bisitariek ez ezik, ostalariek, tabernariek eta bestelako bezeroek euskara gehiago erabiltzea helburu izanik. Hori dela eta, mahai gaineko manteltxoak prestatu ditu UEMAk: sei hizkuntzatan ageri dira ostalaritzan sarri erabiltzen diren hitz eta esamolde batzuk. Are gehiago, QR baten bidez bideoak ikusteko eta musika entzuteko aukera ere badu. Hemen deskargatu daiteke.

Bergarako Udalak, horrenbestez, ostalariak gonbidatu ditu parte hartzera, eta, aldi berean, testuak euskarara itzultzeko laguntza eskatu die. Horretarako, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura jo dezakete: euskara@bergara.eus; baita UEMAra ere: 943 81 66 99.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak