Beart elkartekoen erakusketa zabalduko dute gaur, Aroztegin

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko uzt. 4a, 10:27

Bi lagun, Beart elkartearen lanen erakusketa batean, artxibo irudian.

Elkarteko 30 artista inguruk parte hartuko dute aurtengo erakusketan, eta askotariko lanak ikusi ahal izango dira. Gaur, egubakoitza, 19:00etan, inauguratuko dute, Aroztegi aretoan.

Gabonetan jarri izan du Beart arte elkarteak erakusketa, baina aurten, salbuespen moduan, hilabete honetan egingo dute urteroko erakusketa, urtean zehar egindako lanak herritarren aurrean erakusteko.

Elkarteko 30 artista inguruk parte hartuko dute aurtengo erakustaldian, eta askotariko lanak ikusi ahal izango dira; bai obren izaeragatik, bai gai aldetik, baita teknikengatik ere. Estilo "ugari eta originalak" ikusgai izango direla aurreratu dute Beart elkartekoek.

Gaur, egubakoitza, 19:00etan, inauguratuko dute, Aroztegi aretoan, eta jakinarazi dute horrela aukera izango dutela elkartekoek herritarrekin elkartu eta Beart elkartearen 30. urteurrena ospatzeko, pinturaren alde topa eginez. Uztailaren 13ra bitartean egongo da zabalik erakusketa Aroztegin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak