Udako futbol txapelketako finalak jokatuko dira gaur

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko uzt. 4a, 09:06

Aurtengo txapelketako partidu bateko une bat, Ipintzan. (Argazkia: Andoni Bretaña).

Cebos eta Sansigol taldeak izango dira kopako finalean (18:15) eta Txinpartak eta Sanlokal, berriz, ligakoan (19:15), Ipintzan.

Hamabost talde aritu dira nor baino nor gehiago udako futbol txapelketan. Orokorrean, orain artekoaren balorazio "oso ona" egin du antolatzaile taldeko Andoni Bretañak, baina aipatu du aurten izan diren beroek partidu batzuk "zaildu" egin dituztela, nahiz eta, urtero moduan, txapelketak erakarri dituen ikus-entzuleak Ipintzara.

Kopako eta ligako finalak

Gaur, egubakoitza, jakingo da nortzuk diren irabazleak. 18:15ean, Ipintzan lehiatuko dira kopako finalerako sailkatu diren Cebos eta Sansigol taldeak. Eta 19:15ean jokatuko da ligako finala: Txinparta eta Sanlokal lehiatuko dira. Behin finalak bukatuta, sari-banaketa ekitaldia egingo dute, Agorrosin igerilekuko tabernan. Talde irabazleei eta txapeldunordeei garaikurrak banatzeaz gain, banakako saria jasoko dute jokalari, atezain eta goleatzaile onenek. Gainera, musika eta jatekoa egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak