Mugikortasun urria duten pertsonentzako aulki zerbitzua jarri du martxan Bergarako Udalak kanpoko igerilekuan, irisgarritasuna hobetzea eta pertsona guztiei baldintza egokiak eskaintzea asmo izanik. Horretarako, erabiltzaileek soroslearengana jo beharko dute; hala, Udalak esoero du zerbitzua "erabilgarria" izatea herritarrendako. Are gehiago, haien iritzia jaso nahiko luke, "behar diren hobekuntzak" egiteko: "Zehazki, Gizarte Zerbitzuetan edo Agorrosineko igerilekuetan eman dezakete".
Horrez gain, Udalak bigarren pergola edo aterpe bat jarriko du igerilekuan, 7.961,8 euroko aurrekontuarekin, BEZa barne.