Bergaran hasi da aurtengo Dantz Point ekimena

Oihan Loiti Iraola 2025ko eka. 28a, 21:50

Debagoienean ospatu da Dantz Point ekitaldiaren aurtengo lehen saioa, hain zuzen ere, Bergarako Santa Ana parkean. Ekimen honek musika elektronikoa, ondarea eta lurraldea uztartzea du helburu.

Antolatzaileen esanetan, “gure identitatea osatzen duten espazioak balioan jartzea, inguruko talentu musikalari ikusgarritasuna ematea eta herritarrentzat artea eta paisaia elkartzen diren topaguneak sortzea” da Dantz Point ekimenaren asmo nagusia.

Santa Anako belardian bildu dira musikaz gozatzera bertaratu diren lagunak. Emanaldia 18:00etan hasi da, eta gauerdira arte Anomalia B2B Munabe, Santa Klaux eta Ederos B2B Pa!n DJen saioak entzuteko aukera egongo da.

Erlazionatuak

Dantz Point ekimena argazkitan

Oihan Loiti Iraola eka 28, 21:56 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak