Ideia barik eta Tantaka taldeek irabazi dute hamargarren Semicup-a

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 28a, 20:48

17 taldek eman dute izena aurtengo edizioan eta Ideia barik eta Tantaka taldeek lortu dute hamargarren edizioko garaikurra.

Goizean goiz, 7:30ean, hain justu, hasi dira Semicup txapelketako partiduak Seminarioko patioan. Orduak aurrera egin ahala beroa nagusitu da kantxan, baina egun osoan zehar batu da jendea herritarren arteko partiduak ikustera. Azoka, pintxopote musikatua eta bazkaria ere izan dute, arratsaldeko kanporaketako partiduei aurre egin ahal izateko.

Kanporaketako partiduetan beteta egon da Seminarioko patioa, eta areto futboleko partiduak ez ezik, musika eta jai giroa ere izan dira protagonista. Finalaren atarian, gainera, K-PO abeslari bergararrak Semicupeko bi kantu abestu ditu. Finalei dagokienez, Ideia barik eta Senior B taldeak iritsi dira emakumezkoen txapelketan, eta arauzko 15 minutuak hutsean bukatu eta gero, penaltietan lortu duIdeia barik taldeak garaipena. Gizonezkoetan, berriz, Lan da lan eta Tantaka taldeak iritsi dira finalera, eta azken hauek lortu dute txapelketa irabaztea.

Bakarkako sariei dagokienez, Uxue Zubizarreta izan da txapelketako jokalari onena, Jon Larrañagak lortu du atezain onenaren saria eta Unai Arietaleanizbeaskoa izan da goleatzaile nagusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak