Badator kaleko futbolaren festa, badator Bergarako Semicup txapelketaren hamargarrena

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko ekainaren 27a

Semicup txapelketa, iaz.

Semicup kaleko futbol txapelketaren hamargarren edizioa ospatuko da bihar, ekainak 28, Seminarioko patioan. Partiduak 07:30ean hasiko dira; 13 taldek eman dute izena txapelketa mistoan –bi multzotan banatu dituzte– eta aurten lehenengoz antolatu den nesken txapelketan, berriz, lau talde egongo dira. 

Egun osoko egitaraua prestatu dute: 07:30ean hasiko da txapelketa; 11:00etatik 14:00etara, azoka jarriko dute Ndank Ndank elkarteak, Maulek, Sotoaldek eta Lorart-ek; 13:00etatik 14:00etara, pintxo-pote musikatua izango dute; 14:00etan, bazkari musikatua; 17:00etatik 19:30era, kanporaketa eta finalak jokatuko dira; 20:00etan, sari banaketa egingo dute, Epack3-ren eta Miner Ardoak-en eskutik; eta, azkenik, 20:30ean, "sorpresa" bat egongo da. Antolatzaileek gaur jakinaraziko dituzte partiduen ordutegiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak