25 urte beteko ditu aurten kartzela zaharrak, eta 25 urtez kartzela zaharra askatasun gune bilakatzen ekimena jarri dute martxan urteurren ospakizunetarako. Ekintza ezberdinen artean xake txapelketa jokatu dute asteburuan, non federatu zein ez federatuek elkarrekin jokatu duten. Azkenean, Kepa Eiguren Martinez lekeitiarra izan da irabazle absolutua, eta honen atzetik gelditu dira Ignacio Ugarte Azpiri eta Ekaitz Mendizabal Guridi. Ez federatuen artean berriz, Karmelo Gallastegi bergararra izan da lehena.
Bost minutuko partida azkarretan oinarritu da txapelketa, suitzar erakoak. Bergarako Xake Elkarteko kideek aurretik azaldu zuten bezala, txapelketa izen den heinean lehia egon den arren lagun artean ibili dira jokatzen, eta giro ona izan da nagusi arratsalde osoan zehar.