Masterreka Ronkoliens eta Ointxemon, Hirunako onenak

Xabier Urtzelai 2025eko ekainaren 22a

Hirunako saskibaloi txapelketa egin zuten zapatuan Seminarixoan, eta BKEko saskibaloi saileko lagunak pozik geratu dira egunak emandakoaz. "Pozgarria izan zen zapatu goizean horrenbeste neska-mutiko saskibaloian ikustea. Arratsaldean, berriz, seniorren partiduek ikusmina piztu zuten kuadrillen artean". 

Xabat Irazolak Hirunako Txapelketako balorazio positiboa egin du. "Ia 80 talde izan ditugu txapelketan, beste urte batzuetako kopuruari eutsi diogu eta pozik geratu gara, bereziki saskibaloi giroa izan dugulako Seminarixoan".

Goizean kategoria txikien txanda izan zen, eta arratsaldean nagusiena. "Kuadrilla asko batu ziren arratsaldean partiduak ikusteko eta giro polita egon zen. Pena mixtoen kategorian finala jokatzerako orduan euria hasi zela. Partiduak jokatzeko zoru berezia jartzen dugu, baina euriaz labankor egoten da, eta esango nuke finala jokatu zutenek minik ez hartzeko neurriak hartu zituztela, lasaiago ibili zirela". Hain zuzen, Ointxe!ko senior mailako gizonezkoen eta emakumezkoen taldetako hainbat ordezkari zeuden Ointxemon taldean. "Maila handiko jokalariekin osatu zuten taldea, ondo irabazi zuten".

Gizonezkoen kategorian, berriz, bergarrak eta elgetarrak izan ziren zein baino zein gehiago, eta azkenean etxekoak nagusitu ziren, Masterreka Ronkoliens taldekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak