Entzuleak asebete ditu Bergarako orkestra sinfonikoak rock, pop eta folk doinuekin egindako emanaldiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko eka. 22a, 09:39

Ezohikoa duen kontzertua eskaini zuen atzo San Martin plazan Bergarako orkestra sinfonikoak. Kiss, Ken 7, Neomak, Niko Etxart eta Latzen taldeen kantuak jo zituzten. Gaur, domeka, Antzuolan egingo dute beste emanaldi bat 19:00etan.

Esparru berriak jorratzen ari da Bergarako orkestra sinfonikoa eta atzoko emanaldian rock, pop eta folk kantu ezagunak eskaini zituen Enrike Txurrukaren zuzendaritzapean.

San Martin plazan egin zuten emanaldia, eta errepertorioan izan Kiss, Ken 7, Neomak, Niko Etxart eta Latzen taldeen kantuak. Bideoan da entzungai Kiss taldearen I was made for lovin' you, Jon Prieto abeslari dela.

Orkestra herritarrei gerturatzea eta herritarrek orkestra ezagutzean zuen helburu kontzertuak eta San Martin plazan egiteko aukera eduki izanak asko lagundu du horretan. Orkestrarekin jendaurrean egiten zuten lehen emanaldia izan zen sei kide berrirendako eta kantuan ere hainbat lagunek egin zuten.

Gaur Antzuolan

Bi emanaldia egingo ditu asteburu honetan Bergarako orkestra sinfonikoak. Atzokoaren ostean Antzuolan izango dira gaur orkestrako kideak. 65 osatzen dute musika formazioa. 19:00etan egingo du emanaldia, Zurrategiko kioskoan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak