Bazkide berriak erakartzeko kanpainaren barruan zabalik egongo da Ehundu ekimenaren bulegoa (Mizpildi kalea, 2) honako egun hauetan:
- Ekainaren 30ean, 18:00etatik 20:00etara
- Uztailaren 7an, 18:00etatik 20:00etara
- Uztailaren 14an, 18:00etatik 20:00etara
Horrez gain, uztailaren 2an, 19:00etan, Agorrosinen bilera irekia egingo da, instalazioen eta autokontsumo partekatuaren inguruan informatzeko. Bergarako etxeetan esku-orriak banatu dira, instalazioen berri emanaz. Eskuorri horietan bazkidetzeko inprimakia ere badago, eta interesatuek bazkidetza-inprimakia entregatu ahal izango dute honako lekuetan: udaletxean, liburutegian edo Agorrosinen.