Ekintzaileendako Alkar gunea prest Bergarako UNEDen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko eka. 20a, 11:10

Bergaran kokatutako Alkar Lankidetza Guneak espazio bat eskaintzen du Debagoieneko eta Bergarako ekintzaileentzat, euren negozio-ideiak garatzeko eta elkarlanerako aukera berriak sortzeko helburuarekin. Espazio hau Bergarako UNEDen dago kokatuta. 

Espazioak coworking edo lankidetza ereduan oinarritutako lan-ingurunea eskaintzen die ekintzaileei. Helburua da sinergiak sustatzea, ezagutzak partekatzea, elkarrekin ikasteko aukerak eskaintzea eta harreman profesionalak sendotzea.

Ekintzaileek lanerako postu propioa izango dute (mahaia eta aulkia), eta bilera gela, wifi sarea, inprimagailua, arbela eta bestelako baliabideak izango dituzte eskura. Horrez gain, espazio komunen mantentze lanak, ura eta argindarra ere eskaintzen ditu zerbitzuak.
Espazioa erabiltzeko, Bergaran edo Debagoienean erroldatutako ekintzaileek eskaera egin dezakete. Horretarako, negozio plana eta bestelako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta eskaerak puntuazio sistema baten bidez baloratuko dira. Aurkeztutako proiektuen bideragarritasuna eta Bergarako udalerriari ekar diezaioketen interesa izango dira balorazio irizpide nagusietako batzuk.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak