Honako ekintza hauek antolatu dituzte: 17:30ean ekingo diote jaiari, Udal Pilotalekuan egingo duten jaialdi batekin; 19:00etan, Aranzadi txarangak herriko kaleak girotuko ditu; 20:30ean, afaria egingo dute San martin plazan; eta bukatzeko, 22:00etan, Zatekeen erromeria taldeak kontzertua joko du Munibe plazan.