San Juan jaiak ospatuko dituzte, domekan hasita

Julen Murua Mesonero 2025eko ekainaren 20a

2024ko San Juan auzoko sanjuanak.

Sanjuanak ospatuko dituzte Bergarako San Juan auzoan, domekan hasita. Hilaren 22an egongo da egitekorik auzoan, baina astelehenera arte ez dituzte jaiak hasteko etxafuegoak botako; hori 21:00etan izango da, eta gero, suak piztuko dituzte baserrietan. Hilaren 24an, auzotarren bazkariarekin bukatuko dituzte sanjuanak.

Honako hau da San Juan jaietako egitaraua:

  • Ekainak 22, domeka
    • 17:00. Lizarra, Eliza eta Santutxu apaintzea lorak jarriz.
  • Ekainak 23, astelehena
    • 21:00. Etxaflero jaurtiketa jaiei hasiera emateko eta San Juan suak baserrietan.
  • Ekainak 24, martitzena
    • 12:00. Meza Jubilatuen koruarekin. Ondoren, luntxa egongo da Musika eta Dantza eskolako ikasleekin, herriko trikitilariek lagunduta.
    • 13:00. Lora sorta erakusketa. Bi sari banatuko dira parte hartzaileen artean.
    • 13:15. 80 urtetik gorako auzotarrei eta jaio berriei omenaldia.
    • 14:30. Auzotarren bazkaria Tartufo jatetxean; bazkalostean opariak zozketatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak