Hain zuzen ere, zapatu honetan, bost minutuko xake partidak jokatuko dituzte, suitzar erara, Bergarako kartzela zaharrean, eta, jokoak 16:30ean hasiko dituzten arren, 16:00etan egin beharko da izen-ematea. "Txapelketa izanik ere, giro ona eta lagunartea ez dira faltako, eta Bergarako Xake Elkartetik dei egiten diegu xakea gustuko duten pertsona guztiei Bergarako kartzela zaharrera etor daitezen", adierazi dute Bergarako Xake Elkarteko kideek. Antolatzaileek gaineratu dutenez, xakearen eta Bergarako kartzela zaharraren arteko erlazioa aspalditik dator, eta xakezaleen topaleku bilakatu den txapelketa horren isla da. "Bertan, 64 laukitxoen jokoa gustuko duten Bergarako zein inguruko herrietako pertsonak batuko dira, izan federatu gisa jokatzen duten pertsonak zein lagunartean edota sarean lehiatzen direnak".