Astelehenean, hilak 23, itxiko da izen-ematea eta izena ematen duten taldeen arabera antolatuko dituzte ordutegiak. Hori bai, txapelketako antolatzaile Andoni Bretañaren arabera, asmoa da egun osoan zehar jai giroa izatea seminarioko patioan: "Aurten kantu berria egin digu K-Pok, Astore-ren kamiseta berezia atera dugu hamargarren urteurrena dela-eta... Gure asmoa litzateke eguerdian ere giroa izatea bertan eta nahi duenari gonbita egiten diogu bertan bazkaldu dezan gurekin. Musika egongo da, igerileku txiki bat, pintxo potea... Girorik ez da faltako".