Araba eta Bizkaia nagusi, kadete mailako Selekzioen Arteko Txapelketan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko eka. 14a, 17:56

Gaur goizean Bergarako Ipintza eta Agorrosin futbol-zelaietan jokatu dituzte kadete mailako Selekzioen Arteko Txapelketako partidak. Gizonezkoetan, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Pirinioetako selekzioek hartu dute parte; emakumezkoetan, berriz, Gipuzkoak eta Bizkaiak.

Ipintza eta Agorrosin futbol jokalariz bete dira goizean, han jokatu baitituzte Selekzioen Arteko Txapelketako partidak kadete mailako neska-mutilek. Emakumezkoen kasuan, partida bakarra jokatu dute eta Bizkaia gailendu da Gipuzkoaren kontrako norgehiagokan, 1 eta 4.

Hala, gizonezkoetan, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Pirinioetako selekzioak lehiatu dira, eta ligaxka jokatu ostean, Araba izan da garailea, Bizkaia bigarrena, Gipuzkoa hirugarrena, eta Pirinioak, laugarrena. 

Honakoak dira, gizonezkoen partiduetako emaitzak:

  • Gipuzkoa 3-3 Bizkaia (penaltietan, Bizkaia garaile).
  • Araba 1-0 Pirinioak.
  • Gipuzkoa 0-1 Araba.
  • Pirinioak 2-3 Bizkaia.
  • Gipuzkoa 2-0 Pirinioak.
  • Araba 1-1 Bizkaia (penaltietan, Araba garaile).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak