"Bihotzera iritsi zaigu. Ez genuen hainbeste jende espero, hainbat belaunalditakoak, gainera", nabarmendu du Muniategiandikoetxeak. "Oilo-ipurdia ere jarri zaigu. Ez geben espero harrera hau", gaineratu du Ruiz de la Cuestak.
Astelehenean, Goiena telebistako Harmailatik saioan ikusi ahal izan da gaurko omenaldiak emandako guztia, askotariko ahotsekin eta iritziekin jantzita.
Hona hemen gaurko ekitaldiak utzitako hainbat argazki: