Legebiltzarkideek Laboratorium Museoa bisitatu dute

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko eka. 13a, 18:19

Legebiltzarkideak, Bergarako Udaleko eta Laboratorium Museoko ordezkariekin. (Argazkia: Laboratorium Museoa).

Eusko Legebiltzarreko kideek museoko erakusketak ikusi dituzte, eta Laboratoriumen jarduna bertatik bertara ezagutu, 10 urteotako ibilbidearen errepasoa eginez, eta urte hortietan garatutako proiektuen eta jardueren berri jasoz.

Gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen bisita izan dute Bergarako Laboratorium Museoan. 10. urteurrena ari da ospatzen Laboratorium eta urte horietako ibilbidea ezagutzeaz gain, egin diren proiektuak eta jarduerak ere izan dituzte hizpide; baita, egungo erronka nagusiak eta helburu estrategikoak ere.

Laboratoriumetik adierazi dutenez, museoaren ildo estrategikoak aurkeztu dituzte, eta etorkizunerako proiektuetaz ere jardun dute: "Bisita aukera paregabea izan da elkar ezagutza sustatzeko, lankidetza berriak irudikatzeko eta museoaren misioa eta ikuspegia partekatzeko. Eskertuta gaude erakutsitako interesagatik eta ezagutzera emateko eskainitako aukeragatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak