Kirol argazkilaritza sustatzea ez ezik, udaleko kirol programetan, karteletan eta bestelako argitalpenetan erabiltzeko material grafikoa biltzea du asmo Kirol Argazki Lehiaketak, eta egubakoitzean, ekainaren 13an, banatuko dituzte 33. edizioko sariak: lehenak, 230 euro eskuratuko ditu; bigarrenak, 200; hirugarrenak, 170; eta lehen emakumeak eta herriko onenak, 150. Horrez gain, guztiei banatuko diete garaikur bat.
Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera ere izango da, erakusketa ikusgai izango baita ekainaren 29ra arte: martitzenetik egubakoitzetara, 18:00etatik 20:30era; zapatutan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.
Bi urtean behin
Udaleko Kirol Zerbitzuak sortu zuen lehiaketa, eta Pol-Pol argazki taldearekin elkarlanean antolatu zuten lehendabiziko urteetan; ondoren, Arizondo Argazki Elkarteak hartu zuen ardura hori, eta lehiaketa bi urtetik behin antolatzen hasi ziren ordu hartan, Kirol Argazki Lehiaketa teta Bergara Hiria tartekatuz.