Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin dute Bergaran

Mireia Bikuña 2025ko eka. 7a, 15:15

Pentekoste jaietan ere bat egin dute Palestina askatu aldarriarekin. "Guk argi daukagu, Palestina aske bat izateko ezinbestekoa da Israelgo estatua desegitea, eta bide horretan harremanak etetea berehalako exigentzia bat da", aldarrikatu dute.

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta hainbat herritar batu dira jaien lehen egunean. Palestina askatu zihoren pankartaren atzean palestinarren kontrako genozidioa salatu dute: "Genozidioa aurrera doa eta behar beharrezkoa da bere konplizeak seinalatu eta harremanak eteteko eskatzea. Instituzioek, politikariek, interes elektoralen arabera moldatu dute diskurtsoa. Gaur bi estatuen konponbide faltsua aldarrikatu, eta bihar harremanak eteteko eskatu".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak