Joanekoan 2-1 galdu zuen Bergarak, Zestoan: galdu, 22-7 kadetetan eta 22-14 nagusietan; eta irabazi 9-22 gazteetan. Beraz, helburua zen gazte mailako partidua Zestoan baino alde handiagorekin irabazi, eta bizirik heldu nagusien partidura.
Hala, bi premisak bete ziren itzulerakoan. Gazte mailan 22-3 irabazi zuten Etxabek eta Ormaetxeak. Hortaz, nagusien partidua, kale edo bale izan zen. Finalerdietara sailkatzeko, 11 tantotan utzi behar zuten Zestoako bikotea. 12-7 aurreratu ziren etxekoak, baina, ez zioten abantailari eutsi. "Gertu geundela pentsatu genuen uneren baten, baina ez genuen asmatu. Joanekoetan, nagusien partiduan ez genuen gure maila erakutsi, eta horrek asko zaildu zigun itzulerakoa. Honaino heldu gara", azpimarratu du Aranburuk.
Kadete mailako bikotea, joanekoan moduan, galdu egin zuen, 3-22-