Jardueraz beteriko ekaina prestatu du San Joxepe elkarteak

Josu Bilbao Atxutegi 2025ko eka. 3a, 18:00

Iazko San Martzial eguneko txokolatada.

Bergarako jaietarako ere bazkideendako bazkaria antolatu du erretiratuen elkarteak.

Ekainak 5

Yogaren diziplinan aditua den Alfredo Iglesiasek hitzaldia emango du San Joxepeko erabilera anitzeko aretoan, 18:30ean.

Ekainak 10

Pazkoetako bazkaria San Joxepe tabernan, bazkideentzako bakarrik. 15:00etan hasiko da eta 25 euro ordaindu beharko da mahaikideko izena ematerakoan. 

Ekainak 12/26

Bergara Oinez ekitaldia. Ekainaren 12ko saioa Duintasuna elkartearen eskutik egingo da eta ekainaren 26koa Bergarako Udalaren eskutik. Irteera ordutegia, 10:00etan izango da, Agorrosinen. Eguraldi txarraren kasuan, irteeraren ordez gimnasioko saio bat egingo da. Jardueraren amaieran mokadu bat eskaintzen zaie parte-hartzaileei.

Ekainak 18

Irteera Hondarribiara. Izena ematen duten bazkideendako. Autobusa 9:00etan irtengo da Ibargarai etorbideko autobus-geltokitik. Izena emateko azken eguna: ekainaren 12a. Prezioa: 35 euro.

Ekainak 19

Ibilaldia. Bergarara iristen da Beti Bizkor, Buztintegi eta San Joxepe jubilatuen zentroekin ospatzen den mendi irteera. Izena emateko azken eguna: ekainaren 12a. Menu itxia: 14,00 €-kafea barne- San Joxepe egoitzako tabernan. 

Ekainak 30

San Martzial eguneko txokolatada. Ohiko letania eta, ondorengo meza igarotakoan eskainiko da San Joxepek prestatutako txokolatea bertara hurbilduko direnen artean.








ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak