Zestoan joanekoa galduta, Herri Arteko finalerdira sailkatzea zail izango du Bergarak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko eka. 3a, 16:33

Zestoako joaneko kanporaketako nagusien mailako bikoteak.

Herri Arteko Pilota Txapelketako final laurdenen barruan Zestoaren aurka jokatutako joanekoa ez da ona izan Bergararentzat. Kadete mailan 22-7 galdu zuten, gazte mailan 22-9 irabazi eta nagusietan, azkenik, 22-14 galdu. 2-1eko emaitza, eta hamar tantoko kontrako bataz bestekoa. "Zaila izango da, baina ez dugu esperantzarik galtzen. Etxean jokatzen dugu, jaiak hasi berritan". Ekainaren 6an jokatuko dira partiduak, 18:00etan hasita. 

BKEko Pilota Saileko presidente Julen Aranburuk honela azaldu ditu zeintzuk izango diren Zestoaren aurkako itzulerakorako gakoak: "Kadeteetan irabaztea oso zail egongo da, baina ea ahalik eta tanto gehien egitea lortzen dugun. Gazte mailan irabaztea aurreikusten dugu baina ea posible den Zestoan baino alde handiagoarekin irabaztea. Eta ea nagusien mailara bizirik heltzen garen eta irabaztea lortzen dugun. Horretarako gure mailarik onena eman beharko dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak