Bergarako emakumezkoen jubenil mailako taldeak irabazi du Itzurun kopa

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 2a, 17:21

Emakumezkoen jubenil taldea Itzurun koparekin.

Zarautzi finalean 28-22 irabazita, kopa Bergarara eramatea lortu zuen jubenil mailako taldeak.

Gol gutxiko partidua aurreikusten zuten bergararrek; izan ere, atsedenaldira irabazten iritsi arren, 9-8 islatzen zuen markagailuak. Bigarren zatiaren hasierak ia erabakita utzi zuen neurketa. Sei eta bateko partziala lortu zuten bergararrek, eta horrela, markagailuko tartea dezente handitu zuten. Zarauztarrak saiatu ziren partiduko erritmoa aldatzen, baina gerturatzea lortu zuten arren, ez zen markagailua iraultzeko nahikoa izan. Hala, Bergarak lortu zuen Itzurun kopa, finala 28 eta 22 irabazita.

Seniorrak azpitxapeldun

Usurbil izan zuen aurrean senior mailako taldeak, eta momentu oro aurkariak agindu zuen partiduan. 14 eta 9-ko emaitzarekin iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira, baina kantxara itzultzean, bergararrak ez ziren markagailuari buelta emateko gai izan. Hala, 31 eta 22 galdu zuten finala bergararrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak